XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau idaztean, bat-batean oroitzen naiz Julian Marias-en liburuetako baten irakurria, La felicidad humana izena daramana, hain zuzen: Ni hitza ezin da ulertu zu hitzik gabe, dio Mariasek.

Eta nik esango dut, zu eta ni izateak elkartea berarekin dakarrela, txikia edo aberatsa, baina elkartea.

Gizona gizartea da. Beronen izateak elkartea darama.

Azken finean ermitau bakartia ere lege honen baitan aurkitzen da.

Hau ikusirik esan dezagun gizonak bere garaiari erantzun egin behar diola.

Garaiak beste garaia dakar berarekin, eten gabeko giro aldakorrean, hots, elkarrizketa aldakorrean.

Ahaztu ezin dugun elkarrizketa, berriro ere.

Gure lan-ospakizunak, gure bizimodua, hitz baten esateko, ez dira gure arbasoen antzekoak, eta ez guk geuk atzo bizitutakoen berdinak ere, eta aldaketa honen mugimenduko gurpil barnean aurkitzen da hizkuntza, gizartearen elkarrizketa aldatzea, berritzea, bizitzaren eboluzioari erantzuna emanez.

Baina berritze hau beti eta beti hau azpimarratu egiten dut aberastasuna al dugu?.

Behin baino gehiagotan, baztertutako hitzen zuloa betetzea besterik ez ote dugu? Galderak dira.

Gauza orokorki ikusita, kreatibitateak, hizkuntza zabalduz, sorketa dakar; eboluzioak berriz, hizkuntza zaharra, berritzea.

Euskal Lexiko Etnografikoa, hiztegia al da? Lexiko aldetik begiratuta baietz esango dut; baina, hori bai, hiztegi berezi bat, etnografi/etnologi alor jakin batzuetan tinkatzen dena.

Zabalean baino sakonean gehiago duen lana.

Hitzak berezko gogortasuna du, bakarkiak dakarkion gogortasuna, eta beharrezkoa du kateatzea testu bat lortzeko.

Nolako gaia eta nahia, halako idatzia.

Adibidez, Artxiboko txartel edo fitxa baten ezinezkoa dugu Frantziako Iraultza nola eta zer izan zen adieraztea.

Honekin esan nahi dugu Lexiko honetan aurkitzen diren hitzak ez direla han-hemenka, bakarka eta bere esanahi zabalaren ezjakinean aurkitutakoak.

Jarrai dezagun. Euskal Lexiko Etnografikoa zazpinatua doa, aurrerako bidearen argigarri.